11:50

Txirrindularitza

Tourreko irabazlea

Tadej Pogacarrek 2027 arte luzatu du kontratua UAE Emirates taldearekin

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Txirrindulatza profesionaleko kontratu luzeenetakoa da. Pogacarrek 22 urte ditu, eta, besteak beste, Frantziako Tourreko azken bi edizioak irabazi ditu.

  • Tadej Pogacar, Frantziako Tourreko erlojupeko batean

    Tadej Pogacar, Frantziako Tourreko erlojupeko batean. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Tadej Pogacar esloveniarrak, txirrindularitza munduko gaur egungo izarrik handienetakoak, 2027. urtera arteko kontratua sinatu du UAE Team Emirates taldearekin.

"UAE Team Emiratesek eta Tadej Pogacarrek txirrindularitza profesionaleko kontratu luzeenetarikoa sinatu dute, eta 22 urteko esloveniarra 2027ra arte egongo da Emirerrietako taldean", iragarri du taldeak berak.

Pogacar 2019an iritsi zen UAE Team Emiratesera, eta 29 lasterketa irabazi ditu ordutik, Frantziako Tourreko azken bi edizioak barne. Lieja-Bastogne-Lieja proba eta Tokioko Olinpiar Jokoetako brontzezko domina ere irabazi ditu.

"Oso pozik nago nire etorkizuna taldearenarekin lotu dudalako eta hurrengo urteak bertan emango ditudalako. Etxean sentitzen naiz, familia handi bat bezalakoa gara. Oso ondo egokitu naiz taldera, eta taldekideez gain lagunak ere dauzkat bertan", esan du txirrindulari esloveniarrak.

Frantziako Tourra aise irabazi duen txirrindulariak adierazi duenez, "emozionatuta" dago datozen urteek ekarriko dutenaren inguruan pentsatzen duenean. "Lorpenak espero ditut, niretzat eta taldearentzat. Eta haur askorengan bizikletan ibiltzeko gogoa piztea espero dut", gaineratu du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena