Txirrindularitza
Ofiziala
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Euskalduna errepidean ikusteko aukera izango dugu, Italiako Giroan izandako erorikoaren ostean. Bahrain Victorious ez da UCI World Tourreko talde bakarra izango Burgosen. Bora Hansgrohek ere haren partaidetza ofizial egin du.
Mikel Landa Meana. Argazkia: EFE
Mikel Landak XLIII. Burgosko Itzulian parte hartuko duela ofizial egin du. Lasterketak bost etapa izango ditu eta abuztuaren 3tik 7ra lehiatuko da.
Horrenbestez, txirrindulari euskalduna bueltan ikusteko aukera izango dugu, Italiako Giroan izandako erorikoaren ostean. Horretan, ezkerreko lepauztaia hautsi zuen.
Landarekin batera, Damiano Caruso, Gino Mader, Stephen Willians, Mark Padum, Kevin Inkelaaer eta Yukiya Arashiro izango dira Bahrain Victorious taldean.
Hala ere, Bahrain ez da Burgosen izango den UCI World Tourreko talde bakarra. Bora Hansgrohek ere ofizial egin du bere partaidetza. Alemaniako taldea honako txirrindulari hauekin izango da: Cesare Benedetti, Marcus Burghardt, Patrik Gamper, Leonnard Kamne, Jordi Meeus, Daniel Oss eta Ben Zwiehoff.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa