11:11

Txirrindularitza

Tokio 2020

Pello Bilbao, minduta, Olinpiar Jokoetara ez joateagatik

EITB Media

Pascual Momparler Espainiako hautatzaileak etapa hasi baino 30 minutu lehenago deitu zioen albistea emateko.

  • Pello Bilbao, Tourrean. Argazkia: EFE

    Pello Bilbao, Tourrean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pello Bilbao (Bahrain Victorious) txirrindulariak Andorran amaitzen zen azken etapa hasteko hogeita hamar minutu falta zirela jasan zuen albistea.

Pascual Momparler Espainiako hautatzaileak esan zion ez zuela Tokioko Olinpiar Jokoetara eramango.

"Ez noa Olinpiar Jokoetara. Hautatzaileak etapa hasi baino 30 minutu lehenago deitu nau esateko. Hainbat alditan saiatu naiz berearekin hitz egiten, baina ezinezkoa izan da. Albistea jaso dut, halere, oraindik denbora geratzen da eta baliteke iritziz aldatzea. Ez zait batere gustatu", adierazi du gernikarrak.

Tokiora joan nahi zuela esan zion aspaldi bizkaitarrak, "Giroa lasaiago egin nuen Olinpiar Jokoak hobeto prestatzeko. Azaldu nion zenbat eta gehiago lehiatzen dudanean hobeto nagoela, baina berak bere arrazoiak izango ditu. Ia bere akatsaz konturatzen den. Aurre-hautatutako zazpi ziklisten artean nengoen, baina orain ez nago joango diren bosten artean".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena