Txirrindularitza
Suitzako Itzulia (5. etapa)
A. B. E. | EITB Media
Ekuadorreko txirrindularia nagusitu da Suitzako Itzuliko bosgarren etapan eta liderraren elastikoa jantzi du.
Albisteak (4)
Bideoak (1)
Richard Carapazek (INEOS Grenadiers) irabazi du Suitzako Itzuliko bosgarren etapa, Leukerbad mendatean amaitu dena, eta ostegun honetara arte liderra izan den Mathieu Van der Poelen (Alpecin-Fenix) lekukoa hartu du sailkapen nagusiko lehen postuan. Bosgarren etapa, Gstaad eta Leukerbad mendatearen artean egin da, eta 172 kilometroko ibilbidea izan du.
Van der Poelek mugitu du lasterketa hasierako kilometroetan, eta lasterketaren buruan mantendu da helmugarako 30 kilometro falta ziren arte. Orduan, tropelak erritmoa bizitu, eta liderra harrapatu du amaierarako 27 kilometro falta zirenean. Geroago, Esteban Chaves (BikeExchange) y Antwan Tolhoek (Jumbo-Visma) izan dira protagonista abantaila txikia hartuta, eta Jakob Fuglsang (Astana Premier Tech) ere gehitu zaie. Fuglsangek erasoa jo du Leukerbaderako igoeran, helmugarako bost kilometro falta zirenean. Atzetik, faboritoen multzoa, Julian Alaphilippe (Deceuninck - Quick Step), Rigoberto Uran (EF Education-NIPPO), Maximilian Schachmann (BORA hansgrohe) y Domenico Pozzovivo (Team Qhubeka ASSOS) txirrindulariekin. Multzo horretan egon da Carapaz ere, eta hegoamerikarrak Fuglsangen bila jo du. Richard Carapaz eta Jakob Fuglsang batera iritsi dira azken metroetara, eta bien arteko esprintean nagusi izan da Carapaz.
Alaphilippek 20 segundoko zigorra jaso du eta sailkapen nagusiko laugarren postura jaitsi da, azken hamar kilometroetan lata bat atera baitu taldeko kotxetik, debekatuta dagoen gauza.
Ondorioz, Richard Carapaz da Suitzako Itzuliko sailkapen nagusiko liderra; bigarren den Jakob Fuglsangi 26 segundo ateratzen dizkio, eta 38 segundoko abantaila du hirugarren den Maximilian Schachmannekiko. Zigorra jaso ostean, Julian Alaphilippe laugarren da 53 segundora, eta bosgarren postuan da Rigoberto Uran 1'11"ra.
Bosgarren etapako sailkapena:
1 - CARAPAZ Richard (INEOS) 4:01:52
2 - FUGLSANG Jakob (Astana) d. b.
3 - WOODS Michael (Israel) +39"
4 - HAMILTON Lucas (BikeExchange) d. b.
5 - URAN Rigoberto (EF Education) d. b.
6 - SCHACHMANN Maximilian (BORA) d. b.
7 - ALAPHILIPPE Julian (Deceuninck) d. b.
8 - POZZOVIVO Domenico (Qhubeka) d. b.
9 - CHAVES Esteban (BikeExchange) +49"
10 - OOMEN Sam (Jumbo) +1'22"
Sailkapen nagusia:
1 - CARAPAZ Richard (INEOS) 16:42:50
2 - FUGLSANG Jakob (Astana) +26"
3 - SCHACHMANN Maximilian (BORA) +38"
4 - ALAPHILIPPE Julian (Deceuninck) +53"
5 - URAN Rigoberto (EF Education) +1'11"
6 - HAMILTON Lucas (BikeExchange) +1'31"
7 - WOODS Michael (Israel) +1'32"
8 - OOMEN Sam (Jumbo) +2'19"
9 - CHAVES Esteban (BikeExchange) +2'22"
10 - POZZOVIVO Domenico (Qhubeka) 3'10"
Hurrengo zuzenekoak
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa