Txirrindularitza
Suitzako Tourra (2. etapa)
A. A. | EITB MEDIA
Martxotik lehiatu gabe zegoen errepidean, Tokioko Jokoetako mendiko bizikletako lasterketa prestatzeko, baina berriro ere besoak altxatu ditu. Küngek lidergoari eutsi dio segundo bategatik.
Mathieu Van der Poel. Argazkia: EFE
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Mathieu van der Poel (Alpecin-Fenix) txirrindulari herbeheretarrak Suitzako Tourreko bigarren etapa irabazi du astelehen honetan, Neuhausen am Rheinfall eta Lachen artean jokatu dena (178 kilometro). Bestalde, Stefan Küng (Groupama-FDJ) liderrak elastiko horiari eutsi dio segundo bategatik.
Faboritoen taldea helmugatik gertu zegoen Litschstrasserako igoeran hautsi da (2,4 kilometro, % 8,2ko batez besteko maldekin), Julian Alaphilippe (Deceuninck-Quick STEP) eraso-kolpeengatik. Frantziarrak esprinterrak sakabanatu nahi zituen, eta lortu egin du Van der Poelekin izan ezik. Hark, aurrera jo du 3,5 kilometroren faltan, eta Maximilian Schachmannek (BORA-Hansgrohe) eta ia Wout Poelsek (Bahrain-Victorious) harrapatu duten arren, gainerakoak baino askoz sendoago agertu da esprintatzerako garaian.
Haien ondoren sartu dira Alaphilippek eragindako 9 txirrindulariko ihesaldiko gainerako kideak: Ivan Garcia Cortina (Movistar Team), Marc Hirschi (UAE-Team Emirates), Richard Carapaz (INEOS Grenadiers), Michael Woods (Israel Start-Up Nation) eta Jakob Fuglsang (Astana-Premier Tech).
Garaipen eztabaidaezina Van der Poelek lortutakoa. Nahiz eta martxotik, hau da, Tirreno Adriatikotik (bi etapa irabazi zituen) lehiatu gabe egon den eta mendiko bizikletan aritu den Tokioko Olinpiar Jokoekin duen hitzordua prestatzeko, Herbehereetako txirrindulari aparta Suitzako lasterketan bueltatu da errepideko lehiara, bi diziplinak uztartzeko asmoz, eta berehalakoan erdietsi du helmugan besoak altxatzea.
Bere aldetik, Stefan Küng suitzarrak (Groupama-FDJ) lider jarraitzen du, Alaphilipperekiko segundo bateko aldearekin bada ere, Bi segundora Schachmann kokatuta da eta Van der Poel seira.
Astearte honetan, hirugarren etapa korrtituko dute, Lachenetik abiatu eta Pfaffnauren amaituko dena, 182,1 kilometro egin ondoren. Ihesaldiak egiteko aproposa da eta sailkapen nagusiko hautagairen batek Küng lehen postutik kentzen saia daiteke.
2. etapako sailkapena:
1 - VAN DER POEL Mathieu (Alpecin) 4:12:30
2 - SCHACHMANN Maximilian (BORA) +0:01
3 - POELS Wout (Bahrain) +0:04
4 - GARCÍA CORTINA Iván (Movistar) d.b.
5 - HIRSCHI Marc (UAE) d.b.
6 - CARAPAZ Richard (INEOS) d.b.
7 - WOODS Michael (Israel) d.b.
8 - ALAPHILIPPE Julian (Deceuninck) d.b.
9 - FUGLSANG Jakob (Astana) d.b.
10 - KRON Andreas (Lotto) +0:09
---------------------------------------
Sailkapen nagusia:
1 - KÜNG Stefan (Groupama) 4:24:52
2 - ALAPHILIPPE Julian (Deceuninck) +0:01
3 - SCHACHMANN Maximilian (BORA) +0:02
4 - VAN DER POEL Mathieu (Alpecin) +0:06
5 - GARCÍA CORTINA Iván (Movistar) +0:12
6 - CATTANEO Mattia (Deceuninck) d.b.
7 - CARAPAZ Richard (INEOS) +0:13
8 - POWLESS Neilson (EF) +0:25
9 - MÄDER Gino (Bahrain) +0:30
10 - KRON Andreas (Lotto) +0:33
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa