Txirrindularitza
Ekainaren 6tik, 13ra
EITB Media
UAE taldeak ere Suitzan izango den euren zazpikoaren berri eman du.
Omar Fraile (Astana)
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Igandean, ekainaren 6an, Suitzako Tourra hasiko da eta hilaren 13an amaitu.
Astana taldeak iragarri duen bezala Omar Fraile bizkaitarra bertan izango da eta taldeburua Jakob Fuglsang. Danimarkako txirrindulariak sailkapen nagusian postu on bat egitea izango du xede.
Beraz, hau da Kazakhstaneko taldearen zazpikoa: Omar Fraile (EUS), Manuele Boaro (ITA), Stefan De Bod (RSA), Yevgeniy Gidich (KAZ), Hugo Houle (CAN) eta Jonas Gregaard Wilsly (DIN).
Bestalde, Arabiar Emirerri Batuetako UAE taldeak ere bere taldea iragarri du; Frantziako Tourrean izango diren hainbat ziklista izango ditu Suitzan, hots, de la Cruz, Hirschi eta Molano eta Muñoz kolonbiarrak.
Ondorioz, Fabrizio Guidik zuzenduko duen taldea horrela geratuko da: David De La Cruz (ESP), Rui Costa (POR), Ryan Gibbons (RSA), Marc Hirschi (SUI), Sebastian Molano eta Cristian Muñoz (KOL) eta Oliviero Troia (ITA).
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa