18:01

Txirrindularitza

Romandiako Tourra (3. etapa)

Etapa garaipena eta lidergoa Marc Solerrentzat

A. B. E. | EITB Media

Movistar taldeko txirrindulariak irabazi du Romandiako Tourreko hirugarren etapa eta liderraren elastikoa jantzi du. Gorka Izagirre bosgarren izan da.

  • Marc Soler

    Marc Soler, garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Marc Solerrek (Movistar) irabazi du Romandiako Tourreko hirugarren etapa, Estavayerren hasi eta amaitu dena (168,7 km). Gainera, kataluniarra da lasterketako lider berria.

2021ean lortu duen lehen garaipena da ostiral honetakoa Solerrentzat. Gaur arte liderra zen Rohan Dennisengandik (Ineos-Grenadiers) 27 segundora hasi du etapa, baina orain sailkapen nagusiko lehen postuan kokatu da.

Les Grangeseko igoeran jo du erasoa Solerrek, eta inor ez da haren erritmoa jarraitzeko gai izan. Ondoren, 22 segundora helmugaratu da tropeltxo bat, Magnus Cort (EF Education - Nippo) buru zuela. Peter Sagan (Bora-hansgrohe) hirugarren izan da eta Gorka Izagirrek (Astana-Premier Tech) bosgarren postuan amaitu du etapa. Taldetxo horretan iritsi dira Geraint Thomas eta Richie Porte Ineos-Grenadiers taldeko txirrindulariak. Ostiral honetan liderraren elastikoa galdu duen Rohan Dennisek erorikoa izan du, eta Solerrengandik 1'21"-era gurutzatu du helmuga.

Sailkapen nagusiko lehen postuan da Marc Soler, eta 14 segundoko abantaila du Geraint Thomas (bigarren) eta Richie Porte (hirugarren) Ineoseko taldeburuekiko.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena