Txirrindularitza
Apirilaren 19tik 23ra
EITB Media
Pello Bilbaok Italiako Giroa ondo prestatzeko lasterketa honetan hartuko du parte.
Pello Bilbao
Pello Bilbao (Bahrain Victorious) txirrindulariak Alpeetako Tourreko 45. edizioan hartuko du parte aste honetan.
Bere aurtengo erronka nagusia maiatzaren 8an hasiko den Italiako Giroa da, eta proba honetan bere prestaketarekin jarraitzea nahi du.
Euskal Herriko Itzulian seigarren egin berri du eta orain, burua Giroan du gernikarrak: "oso motibazio berezia dut Italian nagoenean, bertan lasterketak jokatzen ditudanean. Oso emaitza onak izan ditut beti bai Giroan, bai Alpeetako Tourrean. 2018ean etapa nagusia irabazi eta liderraren elastikoa jantzi nuen gainera".
Aurtengo edizioa irabazteko hautagai nagusiak Pavel Sivakov (2019ko irabazlea), Nairo Quintana, Simon Yates eta Hugh Carthy dira, besteak beste.
Etapak
Astelehena 19, 1. etapa, Brixen - Innsbruck 140,6 km
Asteartea 20, 2. etapa, Innsbruck - Feichten im Kaunertal 121.5 km
Asteazkena 21, 3. etapa, Imst - Naturns 162 km
Osteguna 22, 4. etapa, Naturns - Pieve di Bono 168.6 km
Ostirala 23, 5. etapa, Valle del Chiese/Idroland - Riva del Garda 120.9 km
Azken irabazleak
2019. Pavel Sivakov (RUS)
2018. Thibaut Pinot (FRA)
2017. Geraint Thomas (GBR)
2016. Mikel Landa (EUS)
2015. Richie Porte (AUS).
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa