Txirrindularitza
XIII. edizioa
EITB MEDIA
Eraso ikusgarri baten ondorioz erdietsi du garaipena Movistar Teameko gizonak. Pello Bilbao laugarren izan da.
Albisteak (3)
2021eko Miguel Indurain Sari Nagusia jokatuko da gaur; 203 kilometro burutu dituzte txirrindulariek Lizarran hasi eta amaitu den jardunaldian eta Alejandro Valverdek irabazi du azken kilometroetan erakustaldia eginez.
Sanchez (APT), Swift (IGD), Hermans (ISN) eta Cepeda (CJR) izan dira protagonista nagusiak eguneko ihesaldian sartu direnean. Tropela buru-belarri jarri behar izan da lanean iheslariak harrapatzeko.
Helmugara 10 kilometroren faltan Valverdek eraso ikusgarria jo eta aurrera egin du Luis Leon Sanchezekin batera. Astana taldeko Alexey Lutsenkok ere oso indartsu atzetik atera eta bikotea harrapatu du. Halere, Murtziako gizonaren azken eraso batek eman dio garaipena Movistarreko gizonari.
Beste alde batetik, Movistar Team taldeko Enric Mas txirrindulariak erorikoa izan du jaitsiera batean eta lasterketa utzi behar izan du eta bere parte hartzea Euskal Herriko Itzulian zalantzan dago.
Gogoratu astelehenean Itzuliarekin dutela hitzordua ziklistek. Bilbon hasiko da lehen etapa erlojuaren kontrako saio labur batekin.
SAILKAPENA
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa