Txirrindularitza
Madrildarra, itxaropentsu
Erredakzioa
Pintoko txirrindulariak, 'La Gazzeta dello Sport' egunkariarentzat egindako elkarrizketan, Frantziako Tourra eta Joko Olinpikoa izango direla bere helburu nagusiak adierazi du.
Contador. Argazkia: EFE
Saxo-Bank taldeko txirrindularia Israelen dago datorren denboraldia prestatzen eta "helburu nagusiak Tourra eta Joko Olinpikoak" izango direla argi utzi du. "Joko Olinpikoetan ahal dudan guztia egin nahi dut erlojupekoan, errepideko proban berriz, taldekideentzat egingo dut lan" azaldu du Contadorrek.
Profesionalki, alor guztietan hobetu dezakeela ere adierazi du Pintokoak. "Erlojupekoan, mendian, materialeen aukeraketan, bizikleta gainean edota alimentazioan. Lortzeko zorrotzagoa izan beharko dut" gaineratu du madrildarrak.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Urreisti-Gorka vs Laduche-Manci |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa