18:14

Txirrindularitza

Tirreno-Adriatikoa, 5. etapa

Van der Poelek balentria egin du bosgarren etapan

EITB MEDIA

Mikel Landa hirugarren da orain sailkapen nagusian, Pogacar liderrarengandik hiru minutura.

1:34
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mathieu van der Poel herbeheretarrak irabazi du Tirreno-Adriatikoa lasterketako bosgarren etapa. Guztira, 205 kilometroko ibilbidea egin dute Castellalto eta Castelfidardo artean. Van der Poel eguneko ihesaldian sartu da. Tadej Pogacar (UAE Team Emirates) esloveniarrak líder jarraitzen du, etapan bigarren egin ostean.

Etapak ibilbide gorabeheratsua izan du, eta haizea eta euria protagonista izan da. Helmugarako 65 kilometrora, Van der Poelek iheslarien taldetik alde egin du eta bakar-bakarrik egin du helmugarainoko bide guztia. Lehertuta iritsi da, lau ordu 48 minutu eta 17 segundoko denbora eginda.

10 segundora Pogacar liderra sartu da. Wout van Aert, larunbatera arte líder izan den txirrindularia 49 segundora sartu da.

Ondorioz, eta sailkapen nagusiari dagokionez, Pogacarrek minutu eta 15eko aldea du Van Aertekin, eta Mikel Landa hirugarren da orain, hiru minutura. Arabarra bederatzigarren postuan sartu da helmugan,irabazlearengandik bi minutu eta 25 segundora.

Astelehenean seigarren etapa jokatuko dute, 169 kilometrokoa, Castelraimondo eta Lido di Fermo artean. Asteartean, berriz, azken etapa jokatuko da, 10,1 kilometroko erlojuaren kontrako saioa, San Bedendetto del Tronton hasi eta amaituta.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 11:50 - 12:15 ''HELMUGA'' saioa
    22 Zuzenean 12:20 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena