16:42

Txirrindularitza

Paris-Niza, 5. etapa

Sam Bennett nagusitasunez gailendu da, bigarrenez

L.E.A. | EITB MEDIA

Irlandarraren atzetik, Nacer Bouhanni eta Pascal Ackermann sartu dira. Tony Martinek erorikoa izan eta lasterketa utzi du. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik.

6:19
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sam Bennett irlandarrak (Deceuninck Quick Step) aurreikuspenak bete ditu, eta berak irabazi du Paris-Niza lasterketako bosgarren etapa. Ibilbideak 200,2 kilometro izan ditu Vienne eta Bollene artean. Sailkapen nagusian, Primoz Roglicek lehen postuan jarraitzen du.

Mendiko lehen etaparen ostean, txirrindulariek lasaitasun osoz ekin diote ibilbideri; ez da ihesaldirik egon, ezta txirrindulari ezezagunen saiakerarik ere.

Ibilbidea luzea izan da, baina gorabeherarik gabekoa. Azken kilometroetan esprinterrek kontrola hartu dute eta, guztien artean, Sam Bennett nagusitu da; hala, edizio honetako bigarren garaipena eta denboraldiko laugarrena lortu ditu.

Bigarren helmugaratu da Nacer Bouhanni frantziarra (Arkea) eta hirugarren Pascal Ackermann alemaniarra (Bora), guztiak denbora berean: 5 ordu, 16 minutu eta 9 segundo.

Sailkapen nagusian, Roglicek lehen postuari eutsi dio eta lider gisa jokatuko du seigarren etapa, mendikoa. 31 segundora du Max Schachmann alemaniarra (Bora) eta 37ra UAEko Brandon McNulty estatubatuarra. Ion Izagirrek hiru segundo kendu dizkio esloveniarrari bitarteko esprintean, eta laugarren da, 40 segundora.  

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena