Txirrindularitza
Paris-Niza, 2. etapa
EITB MEDIA
Aurreikusita zegoen bezala esprintean erabaki da garaipena gaurkoan ere. Michael Matthews da lider berria.
Cees Bol, garaile helmugan. Argazkia: EFE
Albisteak (1)
Paris - Niza lasterketako bigarren etapa Oinville-Sur-Moncient eta Amillyse herrien artean jokatu da astearte honetan (188 kilometro).
Aurreikusita zegoen bezala, esprintean erabaki da garaipena gaurkoan ere.
Egun lasaia izan da hasierako partean, baina helmugarako 70 kilometroren faltan haizea agertu da, tropelean erritmoa bizitu eta hirutan zatitu da haize-babesen ondorioz. Urduritasuna nagusi izan da kilometro batzuetan, baina txirrindularien beroaldiaren ostean, eta behin haizea baretuta, tropela berriro elkartu da.
Hala ere, handik helmugaraino erorikoak agertu dira. Alexis Vuillermoz frantziarrak (Total Direct) lepauztaia hautsi du helmugatik 20 kilometrora. Aurretik, George Bennett (Jumbo) zeelandaberritarra ere lurrera jausi da, baita Muhlberger (Movistar) austriarra ere ondoren, Arroyave (EF) kolonbiarrarekin batera.
Azkenean, esprintean erabaki da garaipena, eta Cees Bol nagusitu da ezustean, tropelean zegoen nahasmena baliatuta, azken kilometroaren barruan beste erori bat egon baita.
Sailkapen nagusian aldaketa ekarri du bigarren jardunaldiak, Michael Matthews (Team Bike Exchange) australiarraren esku geratu baita elastiko horia, tarteko esprintetan lortutako gain-sariei esker.
Asteartean, erlojupekoa
Asteartean hirugarren etapa jokatuko da, Gien-Gien, 14,4 kilometroko erlojupekoari egingo diote aurre txirrindulariek, eta ekitaldi honetako lehen etapa garrantzitsuari egingo diote aurre faboritoek.
2021eko Paris-Nizako hirugarren etapako profila. Irudia: A.S.O.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa