Txirrindularitza
Martxoaren 7tik 14ra
L.E.A. | EITB MEDIA
Hirugarren eguneko erlojupekoak eta mendiko bi etapek erabakiko dute 79. edizioko irabazlea zein den. Lasterketa zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eusek.
Primoz Roglic. Argazkia: Efe.
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Primoz Roglic esloveniarra (Jumbo Visma) eta iazko Espainiako Itzuliko irabazlea, eta Tao Geoghegan Hart britainiarra (Ineos), Italiako Giroko irabazlea, izango dira Paris-Niza lasterketako 79. edizioko protagonista nagusiak. Lasterketa igande honetan hasi eta martxoaren 14an amaituko da. Ibilbidean erlojupeko bat eta mendi gainean amaituko diren bi etapa daude.
Roglicen lehen lasterketa izango da Vuelta irabazi zuenetik eta, beti bezala, garaipena lortzeko lehiatuko da. Aurrean Tao Geoghegan izango du, britainiarra Alpeetako Tourrean izan da eta hamargarren egin du. Ineosek talde indartsua ekarri du Parisera, tartean, Richie Porte aurtengo Frantziako Tourreko hirugarrena.
Pogacar eta Bernal bezalako txirrindulariak ez dira lasterketan izango, klasikoak lehiatzen ari direlako. Hala ere, parte-hartzea goi-mailakoa da. Maximillian Schachmann iazko alemaniarrak titulua defendatuko du, eta Jai Hindley australiarra ere irteeran izango da. Hindley bigarren izan zen 2020ko Italiako Giroan.
Taldeen artean Movistar lehian izango da, Imanol Erviti nafarrarekin.
Ibilbideari begiratuta, hiru dira bereziki kontuan izateko etapak. Hirugarrena, 14 kilometroko erlojupekoa Gien hirian, eta mendiko bi etapa. Lehenengoa Chiroublesen amaitzen dena (7,3 kilometroko igoera, % 6ko aldaparekin), erlojupekoaren ondorengo egunean, eta bigarrena, Colmianen amaitzen dena (16 kilometroko igoera, % 6,3ko aldaparekin) azken aurreko egunean. Iaz, hor bertan, Nairo Quintana gailendu zen, eta 2018an, Simon Yates.
Eguna | Etapa | Ibilbidea | Kilometroak |
Martxoak 7 | 1 | Saint-Cyr-L'École - Saint-Cyr-L'École | 166 |
Martxoak 8 | 2 | Oinville-sur-Montcient - Amilly | 188 |
Martxoak 9 | 3 | Gien - Gien CRI | 14,4 |
Martxoak 10 | 4 | Chalon-sur-Saône - Chiroubles | 188 |
Martxoak 11 | 5 | Vienne - Bollène | 203 |
Martxoak 12 | 6 | Brignoles - Biot | 202,5 |
Martxoak 13 | 7 | Niza - Valdeblore La Colmiane | 166,5 |
Martxoak 14 | 8 | Niza - Niza | 110,5 |
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa