17:53

Txirrindularitza

UAE TOURRA (1. etapa)

Van der Poelek irabazi du lehen etapa eta liderraren maillota eskuratu du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Ziklo-kroseko munduko txapeldun berria izan da azkarrena txirrindulari talde txiki bateko esprintean. Jardunaldian zehar hainbat haize-babes izan dira protagonista.

  • Mathieu van der Poel garaipena ospatzen.

    Mathieu van der Poel garaipena ospatzen. Argazkia: ETBren bideo batetik hartutako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mathieu Van der Poel (Alpecin-Fenix) herbeheretarrak irabazi du Arabiar Emirerri Batuetako Tourreko lehen etapa David Dekker (Jumbo-Visma) herrikidearen eta Michael Morkov (Deuceninck Quic-Step) daniarraren aurretik.

Duela hiru aste ziklo-kroseko Munduko Txapelketa bereganatu zuen Van der Poelek garbi nagusitu da helmugan. Etapan zehar hainbat haize-babes gertatu dira, eta horietan Movistar taldea ez da batere ondo moldatu, eta, horren ondorioz, Espainiako taldeko txirrindulariak garailearengandik ia 8 minutu eta erdira iritsi dira.

Horrenbestez, Van der Poel da lasterketako lehen liderra, aurtengo denboraldian jokatzen den World Tour mailako lehendabizikoa. Gainsarien eraginez, lau segundoko tartea ateratzen dio Dekkerri eta zortzi Morkov daniarrari.

Astelehen honetan bigarren etapa jokatuko da, 13 kilometroko bakarkako erlojupekoa, hain zuzen ere, Al Hudayriyat Islanden hasi eta amaituko den zirkuitu batean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena