17:25

Txirrindularitza

Puerto Operazioa

Ahozko epaiketa abiatu da Eufemiano Fuentes eta beste sei lagunentzako

Erredakzioa

Fiskalak bi urteko kartzela-zigorra eta gaitasungabetzea eskatuko du Fuentes, Manolo Saiz, Jose Ignacio Labarta, J. L. Merino eta Yolanda Fuentesentzat osasun publikoaren aurkako delitua leporatuta.

  • Manolo Saiz

    Manolo Saiz

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Dopinaren aurkako Puerto Operazioa zuzendu duen epaileak ahozko epaiketa ireki die gaur Eufemiano Fuentes eta beste sei laguni.

Fiskalak bi urteko kartzela zigorra eta gaitasungabetzea eskatuko du Puerto Operazioan auzipetu dauden bost lagunentzako: Eufemiano Fuentes, Manolo Saiz, Jose Ignacio Labarta, J. L. Merino eta Yolanda Fuentes. Guztiei osasun publikoaren aurkako delitua egotzi diete.

2006ko maiatzaren 23an hasi zen Puerto Operazioa, goi mailako kirol-dopinaren aurkako operazioa, hain zuzen ere. Guardia Zibilak bost lagun atxilotu zituen Madrilen eta Zaragozan eta auzipetuen artean Eufemiano Fuentes medikua, Manolo Saiz ONCE taldeko zuzendari ohia eta Vicente Belda Kelme taldeko zuzendari ohia zeuden.

Baina ez ziren bakarrak, auzipetu gehiago zeuden: Jose Luis Merino Batres hematologoa, Ignacio Labarta Valentzia Erkidego taldeko alboko zuzendaria, Alberto Leon txirrindulari ohia eta Alfredo Cordova eta Yolanda Fuentes medikuak.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    25 Zuzenean 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Urreisti-Gorka vs Laduche-Manci

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena