Txirrindularitza
Herbeheretarren erakustaldia
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Haren ostean Annemarie Worst eta Denise Betsema herrikideak sartu dira helmugan. Hiru dominez gain, Herbehereetako selekzioak sailkapeneko bosgarren eta seigarren postuak ere eskuratu ditu.
Lucinda Brand herbeheretarrak Ziklo-Kroseko Munduko Txapelketa irabazi du larunbat honetan, Ostenden (Belgika) jokatu den lasterketan, Annemarie Worst eta Denise Betsema herrikideen aurretik helmugaratu ondoren.
Brandek 8 segundoko aldea atera dio iaz ere bigarren egin zuen Worsti, eta 19 segundo Munduko Txapelketetan estreinako domina eskuratu duen Betsemari. Horrenbestez, Brandentzat laugarren domina da, txapeldunorde izan baitzen 2019an, eta hirugarren postuak erdietsi zituen 2018an zein 2020an.
Proba gogorra izan da, haizeari, lokatzari, hondarrari eta % 20 baino gehiagoko aldapei egin behar izan baitiete aurre parte-hartzaileek. Brandek (31 urte) lortu du lasterketako azken zatira indartsuen heltzea, orduan gainditu baitu probako lehen partean gainerakoei aurre hartuta ibili den Betsema. Worstek ere ezin izan dio eutsi, ordura arte txapeldun berriaren gurpilean joan ostean.
Hiru dominez gain, Herbehereetako selekzioak bosgarren eta seigarren postuak ere bereganatu ditu Yara Kastelijnen eta Ceylin del Carmen Alvaradoren bidez. Clara Honsinger estatubatuarra soilik izan da gai herbeheretarren erabateko nagusitasuna nolabait hausten.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Urreisti-Gorka vs Laduche-Manci |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa