17:41

Txirrindularitza

Espainiako Itzulia, 10. etapa

Roglicek lidergoa kendu dio Carapazi, hirugarren etapa garaipena lortuta

Agentziak | Erredakzioa

Denbora-sariei esker, esloveniarra sailkapena nagusiaren buruan da, Carapazen denbora berarekin. Alex Aranburu, Astana taldekoa, laugarren sartu da helmugan.

1:10
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Primoz Roglic esloveniarrak (Jumbo Visma) hirugarren garaipena lortu du aurtengo Vueltan, 10. etapan gailenduta. Ibilbideak 185 izan ditu Castro Urdiales eta Suances artean.

Roglic, 2019ko Vueltako irabazlea, azken metroetan agertu da lasterketa buruan eta aise gailendu da, 4 ordu 14 minutu eta 11 segundoko denbora eginda. Bigarren  Felix Grosschartner austriarra (Bora) izan da eta hirugarren Andrea Bagioli italiarra (Deceuninck).

Garaipenari esker, esloveniarrak 10 segundoko denbora-saria lortu du eta, gainera, helmugan hiru segundoko aldea atera dio Carapaz orduko liderrari. Ondorioz, sailkapeneko lehen postuan jarri da.

Asturiasen jokatuko diren mendiko etapak denboran berdinduta hasiko dituzte. Sailkapen nagusian hirugarren Dan Martin dago, 25 segundora, laugarren Hugh Carthy 51 segundora eta bosgarren Enric Mas 1:54ra.

Larunbatean 11. etapa jokatuko dute, 170 kilometrokoa, Villaviciosa eta La Farrapona mendatea Somiedoko Lakuak artean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena