Txirrindularitza
Italia
eitb.eus
Alaphilippe, Kwiatkowski eta Hirschi dira faboritoak garaipena eskuratzeko. Pello Bilbao, Mikel Landa, Ane Santesteban eta Lourdes Oyarbide euskal txirrindulariek ere parte hartuko dute.
Roglic eta Pogacar
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Gaurtik igandera bitartean Italiako Imolako zirkuituan Txirrindularitzako Munduko Txapelketak jokatuko dira.
Behin Frantziako Tourra amaituta, esloveniarren protagonismoa asko handitu da Tadej Pogacar eta Primoz Roglicerekin. Joxean Fernandez 'Matxin'-en UEAko Pogacarrek ez du erlojupekoan parte hartuko, nahiz eta La Planche des Belles Fillesen garaipena modu bikainean erdietsi zuen; Roglicek ere ez du parte hartuko erlojuaren kontrako proban.
Ibilbide oso gogorra izango dute aurrean txirrindulariek, 259,2 kilometro eta 5.000 metroko desnibela dituen 28,9 kilometroko zirkuitu batean. Ia hiru kilometroko bi igoera gogor gainditu beharko dituzte, Mazzolano eta Cima Galisterna, batez beste % 6ko pendizarekin eta % 14ko aldapekin.
Hasteko, hiru izen gailentzen dira: Julian Alaphilippe frantziarra, Michal Kwiatkowski poloniarra eta Marc Hirschi suitzarra. Jakob Fuglsang (Danimarka) eta Michael Woods (Kanada) ere sasoiko heltzen dira garaipena lortu ahal izateko.
Euskal ordezkariei dagokienez, Mikel Landa eta Pello Bilbao izango dira Imolan, Frantziako Tourretik heldu berri. 32 kilometroko erlojupeko horretan, Tom Dumoulin eta Wout Van Aert dira faboritoak.
Emakumeen lasterketak
Italiako Girotik helduko dira txirrindulari gehienak. Annemiek van Vleutenek erorikoa izan zuen eta ezin izango du iaz lortutako garaipena errepikatu. Herbehereetako txirrindulariak dira faboritoak podiumean izateko. Alabaina, AEBko Chloe Digert izango dute aurrez aurre, izan ere, dagoeneko irabazteko gaitasuna erakutsi du hainbat lasterketetan.
Euskal ordezkariei dagokienez, bi emakume izango dira: Ane Santesteban eta Lourdes Oyarbide; azken hau erlojuaren kontra arituko da.
Egitaraua
Ostegunean emakumeen erlojupekoa (32 km), 14:40 - 16:30
Ostiralean gizonen erlojupekoa (32 km), 14:30 - 16:30
Larunbatean emakumeen iraupen lasterketa (144 km), 12:45 - 16:30
Igandean gizonen iraupen lasterketa (259,2 km), 09:55 - 16:30
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa