Txirrindularitza
Tirreno-Adriatikoa (5. etapa)
Erredakzioa
Britainia Handiko txirrindulariak irabazi du Sarnano-Sassotetton amaitu den etapa eta Tirreno-Adriatikoa lasterketako lider berria da.
Albisteak (4)
Simon Yatesek (Mitchelton - Scott) irabazi du Tirreno-Adriatikoaren 5. etapa, Norcia eta Sarnano-Sassotetto artekoa (202 kilometro), eta liderraren elastikoa jantzi du.
Yatesek bost ordu, 30 minutu eta 43 segundo behar izan ditu ibilbidea betetzeko. Britainiarrak erasoa jo du helmugarako bost kilometro falta zirenean, eta garaipena lortu du. Geraint Thomas (Team Ineos) izan da bigarren, eta Rafal Majka (Bora - Hansgrohe) hirugarren.
Ostiral honetako etapa amaitu arte liderra zen Michael Woodsek (Education First) 1'45" galdu eta agur esan dio lidertzari. Sailkapen nagusian, Yatesek 16 segundoko abantaila du Majkarekiko eta 39 segundokoa Thomasekiko.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa