16:25

Txirrindularitza

Italian

2020ko Munduko Txapelketak Imolan egingo dira, soilik elite mailako lasterketekin

Erredakzioa

Nazioarteko Txirrindularitza Elkarteak Mundialak Italiako hirian egitearen erabakia hatu du. Hasiera baten Aigle-Martignyn (Suitza) egitekoak ziren, baina bertan behera geratu ziren pandemiarengatik.

  • Mads Pedersen

    Mads Pedersen, 2019ko munduko txapelduna. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2020ko txirrindularitzako Munduko Txapelketak Imolan (Italia) egingo dira irailaren 24tik 27ra artean, Nazioarteko Txirrindularitza Elkarteak jakinarazi duenez. Elite mailako lasterketak soilik egingo dira, gizonezkoen zein emakumezkoen mailetan.

Hasiera baten Aigle-Martignyn (Suitza) egitekoak ziren Munduko Txapelketak bertan behera geratu ziren COVID-19 koronabirusaren pandemiaren eraginez, eta, Emilia-Romagnako hirian egingo dira azkenean. Imolako programa egungo osasun-egoerara egokitu da, eta gizonezkoen zein emakumezkoen elite mailetako iraupen zein erlojupeko probak soilik egingo dira.

Enzo e Dino Ferrari Autodromoan izango dira irteerak eta helmugak. Gizonezkoen iraupen probak 259,2 kilometroko ibilbidea izango du, eta 144 kilometrokoa emakumezkoen iraupen lasterketak. 28,8 kilometro dituen zirkuituari bederatzi itzuli emango dizkiote gizonezkoek, eta bost itzuli emakumezkoek. Profila Aigle-Martignykoaren antzerakoa da. Erlojupekoaren ibilbideak 32 kilometro izango ditu, profil lauarekin.

Imolako Munduko Txapelketetako lasterketak:

Osteguna irailak 24: emakumezkoen erlojupekoa.

Ostirala, irailak 25: gionezkoen erlojupekoa.

Larunbata, irailak 26: emakumezkoen iraupen proba.

Igandea, irailak 27: gizonezkoen iraupen proba.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena