14:50

Txirrindularitza

Jaenen

Pello Bilbao, Espainiako txapeldun erlojuaren kontra, eta Gorka Izagirre, hirugarren

eitb.eus

Bahrain taldeko bizkaitarrak 36 segundo atera dizkio Luis Leon Sanchezi eta minutu eta 36 Gorka Izagirreri.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pello Bilbao euskal txirrindulariak (Bahrain) irabazi du erlojuaren kontrako Espainiako Txapelketa, Cazorla eta La Iruela udalerrien arteko ia 46 kilometroko ibilbidean denborarik azkarrena eginda.

Bilbaok ordubete hiru minutu eta 32 segundoko denbora egin du, Luis Leon Sanchezen eta Gorka Izagirreren aurretik. Helburua Jonathan Castroviejok iaz bosgarren aldiz lortutako titulua janztea izan da.

Bilbaok bere aurretik zihoazen txirrindularien denborak nabarmen hobetzen joan da eta aldea gero eta gehiago handitzen. Lasterketa osoan Luis Leon Sanchez eta Gorka Izagirre izan dira bere aurkari nagusiak.

Garaipena hiru txirrindulari horien artean izan da. Azken 20 kilometroak ikusgarriak izan dira, Pascual Momparler Espainiako hautatzaileak diseinatutako ibilbidea bereziki gogorra izan da azken tarte horretan.

Gernikako txirrindulariak saio bikaina egin eta merezita irabazi du Espainiako txapelketa iaz zilarrezko domina lortu ostean. Luis Leon Sanchezek bigarren postuarekin konformatu behar izan du, helburua txapelketa bosgarrenez irabaztea izan arren. Hirugarren denborarik onena, Gorka Izagirrek egin du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena