Txirrindularitza
Dauphine Kriteriuma, 5. etapa
Agentziak | Erredakzioa
Thibaut Pinot frantziarrak lider moduan hasi du etapa Primoz Roglicek lasterketa utzi ostean, baina helmugan minutu eta bi segundo galdu ditu eta ezin izan dio jertse horiari eutsi.
Sailkapen nagusiko lehen hirurak, podiumean. Argazkia: Efe.
Albisteak (3)
Daniel Felipe Martinez kolonbiarrak (Education First) irabazi du 2020ko Dauphine Kriteriuma, bosgarren eta azken etaparen ostean. Ibilbideak 153,5 kilometro izan ditu, Mégeven hasi eta amaituta, eta etapa garaipena Sepp Kuss estatubatuarrak (Jumbo Visma) lortu du.
Kuus bera bakarrik iritsi da helmugara eta 4 ordu 58 minutu eta 39 segundo behar izan ditu ibilbidea egiteko. 27 segundora Daniel Martinez sartu da eta 29ra Tadej Pogacar esloveniarra (UAE Emirates).
Gaur goizera arte lider izan den Primoz Roglic ez da irteera puntuan egon, atzoko etapan izandako erorikoan hartutako kolpeen ondorioz. Horrela, Thibaut Pinot frantziarrak egin du etapa sailkapeneko lider postuan baina ezin izan dio postu horri eutsi Martinez kolonbiarrak baino minutu eta 2 segundo gehiago egin baitu helmugan. Bien arteko aldea 12 segundokoa zen.
Ondorioz, Daniel Martinez 24 urteko kolonbiarrak irabazi du aurtengo Dauphine. Bera izan da, gainera, onena txirrindulari gazteen artean. Bigarren tokia Pinotentzat izan da eta hirugarrena Guillaume Martinentzat (Cofidis).
¿ ¿¿ @danifmartinez96 remporte le #Dauphiné 2020 !
— Critérium du Dauphiné (@dauphine) August 16, 2020
¿ ¿¿ @danifmartinez96 is the winner of the 2020 #Dauphiné! pic.twitter.com/oZYqOl8H2U
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa