Txirrindularitza
UCI WORLDTOUR
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
UCI WorldTour egutegiko azken lasterketa izan behar zena azaroaren 5etik 10era zegoen aurreikusita.
Nazioarteko tropeleko hainbat txirrindulari. Argazkia: EFE
Guangxiko Tourra (Txina), azaroaren 5etik 10era jokatu behar zen UCI WorldTour egutegiko azken proba, bertan behera geratu da, koronabirusaren pandemiaren eraginez, antolatzaileek jakitera eman dutenez.
Txinan korritzekoa zen WorldTour zirkuituko proba bakarra zen. Erabaki hori hartzeko arrazoiak azaltzeko, Txinako agintariek nazioarteko lehiaketak bertan behera uzteko egindako gomendioa aipatu dute antolatzaileek.
"COVID-19aren pandemiaren eragina dela eta, nazioarteko kirol ekitaldiak egiteko zenbait arrisku daude oraindik. Hori dela eta, Txinako Kirol Administrazio Orokorrak nazioarteko kirol lehiaketa guztiak bertan behera uztea gomendatu du urte amaierara arte", azaldu Terry Zhang probako zuzendariak.
Zhangek gaineratu duenez, UCIk eta parte hartzekoak ziren taldeek dagoeneko jaso dute albistearen berri.
2017an jokatu zen lehen aldiz Guangxiko Tourra, eta WorldTourreko egutegian sartu zen Txinako bigarren lasterketa bihurtu zen, 2011 eta 2014 artean egin zen Pekingo Tourraren ostean (dagoeneko ez dute egiten).
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa