19:07

Txirrindularitza

'Classicissima'

Van Aertek irabazi du Milan-Sanremo klasikoa

Erredakzioa

Wout Van Aert Jumbo-Visma taldeko txirrindulariak garaipena lortu du 'Classicissima'ren 111. edizioan, esprintean Alaphilippe mendean hartuta. Alex Aranburu zazpigarren izan da.

2:53
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Wout Van Aertek (Jumbo Visma) irabazi du Milan-Sanremo 'Classicissima'ren 111. edizioa. Lasterketak 305 kilometroko ibilbidea izan du, eta belgikarra nagusitu da, esprint lehiatu baten Julian Alaphilippe (Deceunick Quick-Step) mendean hartuta.

Van Aertek Strade Bianche klasikoa irabazi zuen iragan astean, eta Milan-Sanremon lortu du bere bigarren klasikoa poltsikoratzea. Van Aert, Alaphilippekin batera heldu da azken metroetara, tropelarekiko metro batzuetako abantailarekin, eta esprintean belgikarra nagusitu da. Ondorioz, Alaphilippek ezin izan du iazko garaipena errepikatu. Michael Matthews (Sunweb) izan da hirugarren.

Peter Sagan (Bora - hansgrohe) izan da laugarren, eta Alex Aranburu (Astana) euskal txirrindularia zazpigarren izan da. Sasoiko dago Astana taldeko gipuzkoarra.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena