19:09

Txirrindularitza

Kirol Arbitrajeko Auzitegia

TAS auzitegiak berretsi egin du Ibai Salasen lau urteko zigorra

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Kirol Arbitrajeko Auzitegiaren arabera (TAS), txirrindulari bilbotarrak dopinaren aurkako araudiak urratu zituen.

  • Ibai Salas.

    Ibai Salas. Argazkia: ETBren bideo batetik hartutako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lausanan (Suitza) egoitza duen Kirol Arbitrajeko Auzitegiak (Tribunal Arbitral du Sport – TAS, frantsesez) ebatzi duenez, Ibai Salas txirrindulari ohiak pasaporte biologikoarekin zerikusia duten dopinaren aurkako araudiak urratu zituen, eta, hartara, lau urteko zigorra ezarri dio 2020ko abuztuaren 4tik aurrera.

Gainera, TASek erabaki duenez, baliogabetu egingo zaizkio "2017ko urtarrilaren 25etik aurrera lortutako emaitza guztiak, eta horrek "dominak, puntuak zein edozein sari" galtzea dakar berekin.

TASen arabera, 2017ko urtarrilaren 25etik 2017ko abuztuaren 3ra arte, Ibai Salasek, garai hartan Burgos BH taldean korritzen zuenak, sei odol-lagin eman zituen. Lagin horiek Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak (AMA) egiaztatutako laborategi batek aztertu zituen, Bartzelonan. Gerora, 2018ko otsailaren 28an, aditu talde batek, Ibai Salasen pasaporte biologikoan "hainbat anormaltasun" ageri zirela ondorioztatu zuen aho batez.

Ondoren, 2018ko urriaren 3an, Kirol arloan Osasuna Babesteko Espainiako Agentziak (AEPSD) lau urteko zigorra ezarri zuen Salasen federazio-lizentziaren aurka eta 3.001 euroko isuna. Alabaina, 2019ko otsailaren 8an, Espainiako Kirol Auzitegi Administratiboak (TAD) baliogabetu egin zuen aipatu zigorra.

Horren aurrean, AMAk, 2019ko martxoaren 27an, amak apelazioa aurkeztu zuen TASen aurrean, lau urteko zigorraldia eskatuz, eta orain TASak onartu egin du eskaera hori.

Suitzako auzitegi horrek azaldu duenez, 2020ko abuztuaren 4tik aurrera zigorra zehazteko arrazoia da txirrindularia libre zela lehiatzeko TADek zigorra baliogabetu zuenetik, TASen erabakiaren zain.

Dena den, txirrindulari bilbotarrak iaz eman zuen amaitutzat bere kirol ibilbidea, AEPSDren hasierako erabakiaren ondorioz, nahiz eta hasiera batean bertan behera geratu zen.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena