09:24

Txirrindularitza

Uztailaren 23an eta 24an

Nafarroa, emakumezkoen nazioarteko txirrindularitzaren epizentroa

eitb.eus

Bi lasterketak UCIko egutegi barruan sartuta daude eta parte hartuko duten 25 taldeetatik 7 World Tour mailakoak dira.

  • Lourdes Oyarbide (Movistar)

    Lourdes Oyarbide (Movistar)

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2020ko Nafarroako Emakumeen Nafarroako Klasikoa uztailaren 23an eta 24an jokatuko da eta 'berdintasunaren tontorraren bidean' lelopean munduko txirrindulari onenetarikoenak bilduko ditu 25 taldetan banatuta.

Lehen lasterketa hilaren 23an izango da, ostiralean, Iruñetik Lekunberrira 118,3 kilometro egin behar dituzte lau mendate gaindituz, lehen mailako Ulzurrun eta Etxauri, eta bigarreneko Guembe eta Zuarrarrate.

Ostiralean txirrindulariek 122,9 kilometroko jardunaldiari egingo diote aurre irteera eta helmuga Iruñean izango delarik. Ibilbide gorabeheratsua da Olaberri, Tiebas, Biurrun, Tirapu, Artajona, Obanos, Galar eta El Perdoneko gainekin.

Bi lasterketak UCIko egutegi barruan sartuta daude eta parte hartuko duten 25 taldeetatik 7 World Tour mailakoak dira: Ale BTC, Canyon Sram Racing, CCC Liv, FDJ Nouvelle Aquitanie, Mitchelton Scott, Trek Segafredo eta Movistar Team nafarra.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena