Txirrindularitza
Uztailaren 28, abuztuak 1
eitb.eus
WorldTourreko hamabi talde izango dira aurtengo edizioan, Caja Rural, Euskaltel-Euskadi eta Burgos taldeekin batera.
Ivan Ramiro Sosa, 2019ko irabazlea
2020ko Burgosko Itzuliko antolatzaileek ibilbidearen irteerak eta amaierak baieztatu dituzte jada.
Burgoseko Katedrala, Castrojeriz, Sargentes de la Lora, Gumiel de Izan eta Covarrubias herriek hartu dituzte irteerak eta Mirador del Castillo, Villadiego, Picon Blanco, Roa de Duero eta Neila etapa amaierak.
Uztailaren 28an hasiko da lasterketa eta abuztuaren 1ean amaitu.
Ibilbidea
1. etapa, uztailak 28: Burgoseko Katedrala – Mirador del Castillo, 157 km
2. etapa, uztailak 29: Castrojeriz – Villadiego, 168 km
3. etapa, uztailak 30: Sargentes de la Lora – Picón Blanco, 150 km
4. etapa, uztailak 31: Gumiel de Izan – Roa de Duero, 164 km
5. etapa, abuztuak 1: Covarrubias – Neila, 158 km
12 talde WorldTour
Konfirmazio ofizialaren faltan goi mailako hamabi talde izango dira Katedralean izango den irteeran: Astana, Bahrain-McLaren, Bora-hansgrohe, Cofidis, Israel Start-Up Nation, Mitchelton-Scott, Movistar Team, NTT Cycling, Team Ineos, Team Jumbo-Visma, Trek-Segafredo eta UAE Team Emirates.
Caja Rural, Euskaltel-Euskadi eta Burgos taldeek ere hartuko dute parte.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa