Txirrindularitza
Baieztatuta
eitb.eus
33 urteko getxoztarra INEOS taldeko kidea izango da 2020ko Frantziako Tourrean.
Jonathan Castroviejo
INEOS taldeak jakitera eman ditu aurtengo Frantziako Tourrean izango diren hainbat txirrindularien izenak.
Jonathan Castroviejo bere taldeari Tourra irabazten laguntzeko izango da aurten ere, horretarako izen handiko eta lasterketa dagoeneko irabazi duten hiru gizon daude, hots, Egan Bernal, 2019ko txapelduna eta Chris Froome eta Geraint Thomas britainiarrak.
Tourraren irteeran Galeseko Luke Rowe (azken bost urteetan izan da), Michal Kwiatkowski poloniarra (2014ko Munduko Txapeldun) eta esan bezala 33 urteko Jonathan Castroviejo, Thomasen eta Bernalen garaipenetan lan bikaina egin zuen bizkaitarra.
Richard Carapaz eta Rohan Dennis txirrindulariek Italiako Giroan hartuko dute parte, beraz, taldea Andrey Amador edo taldeko gazteekin osotu beharko dute, adibidez, Pavel Sivakov errusiarra; 2019ko Alpeetako Tourra eta Poloniako Itzuliko irabaztea edo Tao Geoghegan Hart, bi etapako irabazle Alpeetako Tourrean.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa