19:03

Txirrindularitza

75. ekitaldia

2020ko Espainiako Itzuliak badu behin betiko ibilbidea

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Urriaren 20tik azaroaren 8ra jokatuko da, Irunen hasi eta Madrilen amaituta. Azkenerako, 15. etapa Puebla de Sanabrian (Zamora) bukatuko da, eta 16.a Salamnancatik irtengo da.

  • Tropela 2019ko Espainiako Itzulian zehar.

    Tropela 2019ko Espainiako Itzulian zehar. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Itzuliaren 75. edizioak badu behin betiko ibilbidea, ostiral honetan jakitera eman dutenez. Hartara, urriaren 20tik azaroaren 8ra bitartean jokatuko den lasterketak 18 etapa izango ditu.

Txirrindulariak Irundik abiatuko dira, Arrateko mendatera iritsiko den lineako etapa batekin, eta azaroaren 8an Madrilen amaituko den etaparekin emango diote bukaera 2020ko ekitaldiari.

Bi etapa aldatu dituzte, koronabirusaren osasun krisiak bultzatuta Portugalgo hirietako jardunaldiak bertan behera geratu eta gero. Horrenbestez, hamabosgarren etapan tropela Mosetik (Pontevedra) irtengo da, baina ez da Portora iritsiko, baizik eta Puebla de Sanabriara (Zamora).

Hamaseigarren etapari dagokionez, Portugalgo Viseu herritik irten behar bazen ere, azkenerako Salamancan izango du abiapuntua eta, helmuga, berriz, Ciudad Rodrigon (Salamanca).

Ibilbidean izandako aldaketa horiekin, honako hauek izango dira euskal errepideetatik zehar ibiliko diren etapak: lehena (Irun-Arrate), bigarrena (Iruñea-Lekunberri), hirugarrena (Lodosa - Laguna Negra de Vinuesa) eta zazpigarrena (Gasteiz - Gaubea).

Honako bi hauek dira Vueltako etapa berriak:

15.etapa:

16. tapa:

2020KO ESPAINIAKO ITZULIKO ETAPA GUZTIAK
             
ETAPA   NOIZ   IBILBIDEA   DISTANTZIA
             
1.a   Urriak 20   Irun - Arrate
(Mendi ertainekoa)
  169,5 km
             
2.a   Urriak 21   Iruñea - Lekunberri
(Mendi ertainekoa)
  151 km
             
3.a   Urriak 22   Lodosa - Laguna Negra de Vinuesa
(Mendi ertainekoa)
  163,8 km
             
4.a   Urriak 23   Numantzia - Ejea de los Caballeros
(Laua)
  190 km
             
5.a   Urriak 24   Huesca - Sabiñanigo
(Mendi ertainekoa)
  185,5 km
             
6.a   Urriak 25   Biescas - Tourmalet
(Menditsua)
  135,6 km
             
    Urriak 26   Atsedenaldia    
             
7.a   Urriak 27   Gasteiz - Gaubea
(Mendi ertainekoa)
  160,4 km
             
8.a   Urriak 28   Logroño - Moncalvillo gaina
(Menditsua)
  164,5 km
             
9.a   Urriak 29   Castrillo del Val - Aguilar de Campoo
(Laua)
  163,3 km
             
10.a   Urriak 30   Castro Urdiales - Suances
(Laua)
  187,4 km
             
11.a   Urriak 31   Villaviciosa - Farrapona gaina
(Menditsua)
  170,2 km
             
12.a   Azaroak 1   Pola de Laviana - Angliru
(Menditsua)
  109,2 km
             
    Azaroak 2   Atsedenaldia    
             
13.a   Azaroak 3   Muros - Ezaroko begiratokia
(Erlojupekoa)
  33,5 km
             
14.a   Azaroak 4   Lugo - Orense
(Mendi ertainekoa)
  205,8 km
             
15.a   Azaroak 5   Mos - Puebla de Sanabria
(Mendi ertainekoa)
  234 km
             
16.a   Azaroak 6   Salamanca - Ciudad Rodrigo
(Mendi ertainekoa)
  162 km
             
17.a   Azaroak 7   Sequeros - Alto de la Covatilla
(Menditsua)
  175,8 km
             
18.a   Azaroak 8   Hipódromo de la Zarzuela - Madrid
(Laua)
  125,4 km

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena