Txirrindularitza
Pandemia
Erredakzioa
Antolakuntzak bertan behera utzi du lasterketa, COVID-19aren pandemiaren eraginez. Aurtengo ediziorako aurreikusita zuen ibilbidea mantenduko du 2021ean.
Primoz Roglic, 2018 eta 2019ko Romandiako Tourreko irabazlea. Argazkia: EiTB
Romandiako Tourra bertan behera geratu da koronabirusagatik; beraz, Suitzako lasterketa prestigiotsuenaren 2020ko edizioa ez da egingo, apirilaren 28an hastea eta maiatzaren 3an amaitzea aurreikusita zegoen arren.
1947an lasterketa sortu zenetik lehenengoz geratuko da bertan behera Romandiako Tourra. Antolatzaileek ez dute beste erremediorik izan, Nazioarteko Txirrindulari Elkarteak (UCI) igandean publikatu zuen komunikatuan argi geratzen delako koronabirusaren pandemiagatik arriskuan dauden herrialdeetako lasterketak bertan behera utzi behar direla. Gaineratu dute Munduko Osasun Erakundearen aholkuak jarraituz hartu dutela erabakia.
Aurtengo ediziorako prestatuta zegoen ibilbidea mantenduko da 2021ean, eta datorren urteko apirilaren 27tik maiatzaren 2ra artean egingo da lasterketa, Gregory Devaud Romandiako Tourreko Fundazioko presidenteak eta Richard Chassot Romandiako Tourreko antolakuntzaren buruzagiak baieztatu dutenez.
UCI World Tourraren parte den lasterketa honen 2018ko eta 2019ko edizioak Primoz Roglicek irabazi zituen. Euskal txirrindulari batek Romandiako Tourra irabazi zuen azken aldia 1996an izan zen, Abraham Olanok lortu zuen garaipenarekin.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa