Txirrindularitza
UAE Tourra, 2. etapa
eitb.eus
Australiarrak Sam Bennett (Deceuninck) eta Arnaud Demare (Groupama) gainditu ditu esprintean. Chris Froomek ezin izan du tropelaren erritmoa jarraitu eta 3'40" galdu ditu.
Albisteak (2)
Caleb Ewan (Lotto Soudal) australiarrak erdietsi zuen garaipena Arabiar Emirerri Batuetako Itzuliko bigarren etapan -Hatta-Hatta Dam, 168 kilometro-.
Jardunaldia esprintean erabaki zen, lehen egunean bezala, eta bertan Ewan izan zen azkarrena. Sam Bennett (Deceuninck) irlandarra eta Arnaud Demare (Groupama) frantziarra gainditu zituen, eta, hala, lasterketako lidergoa eskuratu zuen.
Chris Froomek (INEOS Team) ezin izan zuen tropelaren erritmoa jarraitu, eta 3'40" galdu zituen helmugan.
Asteartean hirugarren etapa jokatuko da, Al Qudra Cycle Track eta Jebel Hafeet artean. Guztira 184 kilometro egin beharko ditu tropelak, eta helmugarako bidea maldan gora egin beharko dute. Azken 3 kilometroetako aldapen batez besteko malda %11koa da.
Tropelean indartsuen daudenak agertu beharko dira.
UAE Tour 2020 - Stage 2 - Last Kilometer pic.twitter.com/MLAbFwaZF5
— UAE Tour Official (@uae_tour) February 24, 2020
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa