Txirrindularitza
Valentziako Itzulia, 5. etapa
eitb.eus
Ion Izaguirrek zazpigarren amaitu du UAE Emirates taldeko txirrindulariarekiko 32 segundora.
Tadej Pogacar (UAE Emirates), irabazlea. EFE
Fabio Jakobsen (Deceuninck) holandarrak eraman du Valentziako Itzuliko bosgarren eta azken etapa Paterna eta Valentzia artean (97.7 kilometro).
Sailkapen nagusian Tadej Pogacar (UAE Emirates) esloveniarra indartsuena izan zen; azken egunean elastiko horia defendatu eta 71. edizioaren txapelduna bilakatu zen igandean. Pogacarrek ez zuen arazorik izan etapa lauan bere lehen postua defendatzeko. Astana taldeko Ion Izaguirrek zazpigarren amaitu zuen, 32 segundora.
Jakobsenek Dylan Groenewegen (TJV) eta John Degenkolb (LTS) gainditu zituen esprintean bere lehen garaipena erdietsiz Valentzian.
Azken etapa
1.- Fabio Jakobsen (NED/DQT)................2:04:32
2.- Dylan Groenewegen (NED/TJV)..........d.b.
3.- John Degenkolb (GER/LTS)................d.b.
Sailkapen nagusia
1.- Tadej Pogacar (SLO/UAD)................18:43:00
2.- Jack Haig (AUS/MTS)........................a 6''ra
3.- Tao Geoghegan Hart (GBR/INS).......d.b..
4.- Daniel Martin (IRL/ISN).....................13''ra
5.- Dylan Teuns (BEL/TBM)...................23''ra
6.- Wouter Poels (NED/TBM).................25''era
7.- Ion Izaguirre (EUS/AST)..................32''ra
8.- Rubén Fernández (ESP/FOR)...........49''ra
9.- Óscar Rodríguez (ESP/AST)..............1' 11''ra
10.- Alejandro Valverde (ESP/MOV)........1'14''ra
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa