14:37

Txirrindularitza

Saudi Arabiako Itzulia

Bauhaus lider jarri da, 3. etapa esprintean irabazita

Agentziak | Erredakzioa

Rui Costa portugaldarra eta gaur arteko liderra bigarren da orain, 3 segundora, eta Nacer Bohuanni frantziarra hirugarren, 8 segundora.

  • Etapa irabazlea esprintean erabaki da

    Etapa irabazlea esprintean erabaki da. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Phil Bauhaus (Bahrain-McLaren) alemaniarra da Saudi Arabiako Itzuliko lider berria, hirugarren etapa, aurtengo edizioko laburrena, esprintean irabazi ostean. Txirrindulariek 119 kilometroko ibilbidea egin dute King Saud University eta Al Bujairi artean.

Bauhausek denboraldiko lehen garaipena eman dio bere taldeari eta , horrez gain, lidergoa kendu dio Rui Costa portugaldarrari. Costa bigarren da orain sailkapen nagusian 3 segundora eta hirugarren Ncer Bohuanni frantziarra da, 8 segundora. Carlo Barbero espainiarra seigarren da, 14 segundora.

Eguneko ihesaldian bost gizon izan dira; Sutter, Ellsay, Batmunkh, Holler eta Kangangi, baina tropel nagusiak helmugarako 32 kilometrora harrapatu ditu.

10 kilometroren faltan, Rui Costak erasoa jo du, baina bere abenturak 5 kilometro iraun ditu. Taldeak harrapatu egin du eta esprinta prestatzen hasi da. Bauhaus izan da onena azken metroetan, 2 ordu, 48 minutu eta 27 segundoko denbora eginda. Bigarren Reinardt Janse Van Rensburg (NTT) izan da, Youcef Reguigui algeriarra hirugarren eta Carlos Barbero laugarren.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena