Txirrindularitza
Tour Down Under
Agentziak | Erredakzioa
Omar Frailek 17. amaitu du sailkapen nagusian, Portek baino 1:06 gehiago eginda.
Richie Porte, podiumean. Argazkia: Efe.
Richie Porte australiarrak (Trek-Segafredo) bigarrenez irabazi du Tour Down Under lasterketa Willunga Hill mendatean. Portek eraso egin du bigarren igoeran eta aurkarien itxaropenak bertan behera utzi ditu, azkenean Matthew Holmes (Lotto Soudal) britainiarrak bakarrik gainditu duelako helmugan.
Holmesek lehen garaipena lortu du profesionaletan, World Tourreko lasterketa bateko bere lehen parte-hartzean.
Daryl Impey (Mitchelton-Scott) hegoafrikarra eta iazko edizioko irabazleak lidergoan hasi du azken etapa, bi segundoko aldearekin. Baina ezin izan dio Portek azken igoera jarritako erritmoari eutsi eta helmugan 29 segundo galdu ditu.
Hala ere, Portek ezin izan du Holmes gaztea mendean hartu. Britainiarra Porteren gurpilean joan da eta azkenean Porte esprintean gainditu du.
Manuele Boaro (Astana) hirugarren izan da etapan lau segundora, eta Omar Fraile bizkaitarra 26 segundora sartu da.
Sailkapen nagusian, Richie Porteren atzetik Diego Ulissi (UAE Emirates) geratu da, eta hirugarren Simon Geschke (CCC). Omar Frailek 17. postuan amaitu du, 1:06 minutura.
Hurrengo zuzenekoak
24 | 16:10 - 16:50 | PILOTA | Lau t'erdiko finalaren atariko saioa |
24 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Lau t'erdiko finala: Laso vs Etxeberria |
25 | 23:30 - 00:30 | AREA TXIKIA | Athletic Club vs Reala partidako laburpena |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa