Txirrindularitza
SCHWALBE CLASSIC
Agentziak | Erredakzioa
Elia Viviani bigarren izan da helmugan eta hirugarren postua Cofidis taldeko beste italiar batek lortu du, Simone Consonnik.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Caleb Ewan australiarra (Lotto Soudal) gailendu da, laugarrenez azken bost urteetan, Adelaidan jokatutako Schwalbe Classik lasterketan, Tour Down Under atarian. Ewan esprintean gailendu zaizkie Elia Viviani eta Simone Conssonni Cofidis taldeko italiarrei.
Lotto Soudalen dagoenetik bigarren denboraldia du Ewanek. Azken metroetan esprinta hasi du eta berehala hartu du metro batzuetako aldea, nahikoa Viviani atzean uzteko.
Laugarren postua beste esprinter batentzat izan da, Sam bennett irlandarrarentzat hain zuzen.
Amaierarako lau itzuliren faltan sortutako pilaketak jokoz kanpo utzi du Gabriel Cullaigh Movistar taldeko britainiarra, eta ezin izan du esprinta jokatu. Ibilbideak 51 kilometro izan ditu.
¿¿@CalebEwan of ¿¿@Lotto_Soudal wins ¿¿@SchwalbeAus Classic Criterium #tdu #tdu2020 #tourdownunder #SchwalbeClassic (¿@gcntweet) pic.twitter.com/jXETAY3JlE
— World Cycling Stats (@wcsbike) January 19, 2020
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa