Txirrindularitza
MENDEURRENA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kanadako txirrindularia Alejandro Valverderen eta Adam Yatesen aurretik helmugaratu da.
Michael Woods. Foto: EFE
Michael Woods (Education First) kanadarrak irabazi du asteazken honetan jokatu den Milan-Turin probaren 100. edizioa. Munduko lasterketa zaharrena denak 179 kilometro izan ditu gaurkoan, eta Magenta eta Supergako muinoa lotu ditu.
Helmugara iritsi baino 200 metro aurretik egin duen eraso-kolpe indartsu bati esker lortu du garaipena Woodsek, eta haren ostean sartu dira Alejandro Valverde (Movistar) eta Adam Yates (Mitchelton-Scott) britainiarra.
60 txirrindulariz osatutako taldetxo bat elkartuta iritsi da 4,9 kilometro zituen eguneko azken igoerara.
Grina gehien agertu duena Woods bera izan da, eta erasoari ekin dio hiru kilometroren faltan. Bere ahaleginaren eraginez, ezinean geratu dira zenbait izen nabarmen, tartean Ion Izagirre ormaiztegiarra (Astana) edota Jack Haig australiarra (Mitchelton-Scott).
Helmugarako 1,5 kilometro geratzen zirenean, baina, dena zegoen erabakitzeke oraindik.
Woods eta David Gaudu (FDJ) frantziarra aurretik zihoazen, Yates, Bernal edota Valverde atzetik zituztela.
400 metroren faltan, Valverdek Gaudu gainditu du, baina sasoiko dagoen Woodsekin egin du topo. Kanadarrak erritmoa aldatu du 200ren faltan, eta murtziarrak ez du erasoari erantzuteko indarrik izan.
Hartara, Valverde bigarren izan da irabazlearen denbora berarekin (joan zen urteko ekitaldian hirugarren tokian helmugaratu zen), eta haien atzetik sartu da Yates, bost segundo geroago.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa