Txirrindularitza
Berriztatzea
eitb.eus
2021era arte jarraituko du Australiako taldean, eta 37 urte dituela amaituko du lotura hori.
Mikel Nieve. Argazkia: EFE
Mikel Nieve txirrindulari nafarrak bi denboraldi gehiago emango ditu Mitchelton-Scotten; beraz, 2021era arte egongo da Australiako taldean.
Nieve (35 urte) 2018ko denboraldian iritsi zen Mitcheltonera, eta bi urte hauetan egindako lan onak taldeko zuzendariak konbentzitu ditu WorldTourreko lasterketetan parte hartzen duen taldean jarrai dezan.
Leitzarra pozik agertu da kontratua berritzeko erabakiarekin. "Benetan eroso nago taldean", azaldu du Mitcheltonen webgune ofizialean argitaratutako adierazpenetan.
Taldean izango duen rolari dagokionez, orain artekoaren antzekoa izatea aurreikusten du Nievek. Hala, "lasterketa garrantzitsuenetan taldearen alde ondo jardutea" eta taldekideei "ahalik eta laguntza handiena eskaintzea" espero duela esan du.
Aldi berean, bere eskarmentua gazteenen mesedetan erabiltzeko asmoa du. "Zirraragarria da Lucas (Hamilton) bezalako txirrindulari gazteak hazten ikustea, eta oso atsegina da niretzat haiei laguntzea", euskal txirrindulariaren arabera.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa