Txirrindularitza
Yorkshire 2019
eitb.eus
Faborito nagusi askok lasterketa utzi dute, erorikoen eta eguraldi txarraren ondorioz. Matteo Trentin bigarren izan da eta Gorka Izagirre bederatzigarren.
Albisteak (2)
Mads Pedersen danimarkarrak ezustean irabazi du Munduko txirrindularitza txapelketako errepide proba, Yorkshiren, Ingalaterran. Ibilbideak 261 kilometro izan ditu eta Alejandro Valverde orain arteko txapeldunak lasterketa utzi du.
23 urteko Pedersen Matteo Trentin italiarrari gailendu zaio Stefan Kungekin batera jokatutako hiruko esprintean. Trentin bigarren izan da eta Kung hirugarren. Euria eta eguraldi txarra izan dira jardunaldiko protagonista handiak.
Faborito askok lasterketa utzi behat izan dute, erorikoen eta euria eta hotzaren ondorioz. Mathieu van de Poelek, esaterako, helmugarako 12 kilometrora jaitsi da bizikletatik, aurreko taldean zihoala.
Valverde ere ez da helmugara iritsi. Espainiako taldeko onenak bi euskaldun izan dira, Gorka eta Ion Izagirre anaiak. Gorkak bederatzigarren egin du eta Ionek hamaseigarren, irabazlearengandik 25 segundora. IPedersen irabazlearen denbora 6 ordu, 27 minutu eta 28 segundokoa izan da.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa