18:01

Txirrindularitza

YORKSHIREKO MUNDUKO TXAPELKETA

Dennisek irabazi du urrea erlojupekoan eta Castroviejo hogeita laugarren izan da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Australiarrarekin batera Remco Evenepoel belgikarra eta Filippo Ganna italiarra igo dira podiumera.

  • Rohan Dennis celebrando su triunfo

    Rohan Dennis celebrando su triunfo. Foto: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Rohan Dennis australiarrak bereganatu du urrezko domina Yorkshire (Britainia Handia) hirian jokatzen ari diren Errepideko Txirrindularitzako Munduko Txapelketako erlojupeko proban (54 kilometro), 2018an lortutako garaipenari segida emanez.

Innsbrucken irabazitako domina preziatuena errepikatzeko bidean, Dennisek Remco Evenepoel belgikar gaztea (19 urte) izan du aurkari gogorrena. Etengabe goraka ari den Evenepoelek zilarra erdietsi du azkenerako.

Dena den, australiarraren garaipena ukaezina izan da minutu eta zortzi segundoko aldea atera baitio 2018ko junior mailako Munduko eta Europako txapeldunari.

Beste gazte batek, Filippo Ganna italiarrak, osatu du podiumeko hirugarren koska.

Aurreikuspenetatik bete ez dituena Primoz Roglic esloveniarra izan da, Espainiako Itzuliko irabazle berriak hamabigarren bukatu baitu, urrezko dominatik hiru minutura.

Bere ohiko mailatik aldenduta ibili dena Jonathan Castroviejo bizkaitarra izan da. Getxoztarra maila ona eskaini ohi du halako hitzorduetan, baina ez da sasoiko iritsi Vueltan parte hartu gabe egon ostean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    22 22:00 - 23:15 PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena