Txirrindularitza
Tirabira
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Txirrindulari kolonbiarrak gogor kritikatu du etapan zehar gertatutako erorikoaren ostean Movistarrek tiratu izana.
Miguel Angel Lopez. Artxiboko argazkia.
Miguel Angel Lopez haserre agertu da helmugan, Espainiako Itzuliko 19. etapa amaitu ostean. Txirrindulari kolonbiarrak gaitzetsi egin du Movistar taldeak egunean zehar izan duen jarrera.
Izan ere, amaierara iristeko 60 kilometroren faltan, tropelean eroriko handi bat gertatu da, eta Roglic eta Miguel Angel Lopez tartean harrapatu ditu. Orduan, Movistar taldea tiraka jarri da tropelaren buruan, zuloa irekitzeko asmoz.
Horren aurrean, Lopezek iritzi dio Munduko txapeldunaren (Alejandro Valverderi erreferentzia eginez) taldea "tontoa" dela.
"Hogei txirrindulari edo gehiago erori gara, eta beti dira ergel berak halako egoerez aprobetxatzen direnak. Ez da lehen aldia, gehiagotan egin dute, eta horixe da euren jokatzeko era", gaineratu du sailkapen nagusian laugarren kokatuta dagoen txirrindulariak.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa