Txirrindularitza
Espainiako Itzuia (16. etapa)
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Astanako daniarra bakarrik sartu da Vueltan sekula igo gabeko mendateko helmugan. Faboritoen artean, Valverdek denbora galdu du Roglic, Pogacar eta Supen Lopezekin.
Albisteak (4)
Jakob Fuglsang (Astana) daniarrak irabazi du astelehen honetan jokatu den Espainiako Itzuliko hamaseigarren etapa. Txirrindulariek 144,4 kilometrori egin behar izan diote aurre Pravia eta La Cubilla gainaren artean zegoen ibilbidea betetzeko, eta azken aldapetan Primoz Roglic (Jumbo Visma) liderrak Alejandro Valverderekiko zeukan aldea areagotu du.
Horrenbestez, Fuglsangek (34 urte) itzuli handi batean lortzen duen estreinako garaipena eskuratu du gaurkoan, orain arte Vueltak sekula igo gabe zeukan gainean. Haren ondoren sartu da Tao Geoghegan (Ineos) britainiarra, 22 segundora eta Luis Leon Sanchez (Astana) taldekidea, 40ra.
Faboritoei dagokienez, elkarrekin sartu dira Tadej Pogacar (Emirates), Primoz Roglic liderra eta Miguel Angel "Superman" Lopez (Astana). Aitzitik, Alejandro Valverdek (Movistar) 24 segundo galdu ditu aipatu hiru horiekin.
Hartara, Roglicek lider izaten jarraitzen du. Esloveniarrak 2:49ko aldea dauka Valverderekiko eta 3:42koa Pogacar herrikidearekiko.
Astearte honetan, lasterketak bigarren atseden eguna izango du. Kirolariek asteazkenean helduko diote berriro lehiari Aranda de Duero eta Guadalajara batuko dituen etaparekin.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa