Txirrindularitza
Espainiako Itzulia, 15. etapa
Agentziak | Erredakzioa
Sailkapen nagusian, Roglicek lehen postuan jarraitzen du. Valverde bigarren dago, 02:25era, eta Pogacar 03:42ra dago orain, hirugarren postuan.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Sepp Kuss (Jumbo-Visma) estatubatuarra gailendu da Espainiako Itzuliko 15. etapan. Guztira 154,4 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek Tineo eta Aceboko santutegiaren artean. Primoz Roglic esloveniarrak sailkapeneko lehen postuan jarraitzen du, eta aldea handitu du.
Kussek bakar-bakarrik egin du azken igoera, eta zaleak agurtuz sartu da helmugan; guztira, 4 ordu, 19 minutu eta 4 segundo behar izan ditu ibilbidea egiteko. Roglic eta Alejandro Valverde batera sartu dira, 02:14ra, eta Migel Angel ‘Superman’ Lopez kolonbiarra eta Tadej Pogacar esloveniarra, 02:54ra.
Sailkapen nagusiari dagokionez, Roglicek lehen postuan jarraitzen du, eta 02:25ra du Valverde, 03:42ra dauka Pogacar, 03:59ra dago Lopez eta 05:05era, berriz, Quintana.
Astelehenean, 16. etapa jokatuko dute, Pravia eta La Cubilla artean, 144,4 kilometroko ibilbidearekin.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa