Txirrindularitza
2019ko Vueltako 12. etapa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Deceuninck taldeko belgikarra Alex Aranbururen (Caja Rural) eta Fernando Barceloren (Euskadi-Murias) aurretik helmugaratu da hiru segundoko tartearekin.
Albisteak (7)
Philippe Gilbert (Deceuninck - Quick Step) belgikarrak bereganatu du Bilboko Kale Nagusian amaitu den Espainiako Itzuliko 12. etapa. Egunari Los Arcosen dagoen Nafarroako Zirkuitutik ekin diote txirrindulariek, eta 171,4 kilometro egin ostean Bizkaiko hiriburura iritsi dira. Primoz Roglic (Jumbo Visma) esloveniarrak ez du arazorik izan elastiko gorriari eusteko.
Gilbertek (37 urte) Arraiz gaineko aldapetan egin die eraso berarekin batera ihes eginda zebiltzan gainerako txirrindulariei, eta bakarka egin ditu tontor gainetik helmugara bitartean zeuden azken 6 kilometroak.
Belgikarra harrapatzen saiatu dira Alex Aranburu (Caja Rural Seguros RGA) gipuzkoarra eta Fernando Barcelo (Euskadi Murias) huescarra. Arraiz gainean zeukaten atzerapena (21 segundo) asko murrizteko gai izan badira ere, azkenerako, irabazleak baino hiru segundo gehiago behar izan dituzte ibilbidea betetzeko.
Faboritoen artean, mugimendu gutxi egon dira. Miguel Angel Lopez Astana taldeko txirrindulariak egin du ahalegina eguneko azken mendatean, baina Marc Soler kataluniarrak Nairo Quintana eta Alejandro Valverde Movistar taldeko buruen alde egindako lanak zein liderraren beraren jardunak ezerezean utzi dute Astanako kolonbiarrak zabaldutako tartea.
Ostiral honetan, hamahirugarren etapa korrituko dute parte-hartzaileek, Bilbo eta Los Machucos artean (166 km).
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa