Txirrindularitza
Irailaren 15era arte
Agentziak | Erredakzioa
21 etapetatik zortzi aldapan gora amaituko dira. Guztira, 3.290 kilometro egingo dituzte txirrindulariek abuztuaren 24tik irailaren 15era arte.
Espainiako Itzulia abuztuaren 24tik irailaren 15era arte jokatuko da. Argazkia: Efe.
Albisteak (6)
Informazio gehiago (1)
Richard Carapaz aurtengo Italiako Giroko irabazlearen bajak aurtengo faborito nagusia gabe utzi du Espainiako Itzulia. Hala ere, Movistar taldeak Nairo Quintana eta Alejandro Valverde dauzka lasterketa irabazteko aukerekin. Hala ere, apustuek Jumbo taldeko Primoz Roglicen eta Astanako Miguel Angel "Superman" Lopezen alde egiten dute.
Vuelta taldekako erlojuaren kontrako saio batekin hasiko da larunbatean. 21 etapa izango dira guztira, ikuskizuna bermatzeko pentsatutakoak; horietariko zortzi mendate baten gainean amaituko dira. Horrez gain, erlojuaren kontrako bakarkako saio luzea ere aurreikusita dago, Paun, Valentzian.
Orokorrean, ez dago faborito argirik, baina Roglic esloveniarra aurtengo edizioa irabazteko asmo sendoa agertu du.
Beste izen handi batzuk ere izango dira tropelean, Nairo Quintana, Alejandro Valverde, Ion eta Gorka Izagirre, Omar Fraile, Wout Poels, Rigoberto Urán eta Esteban Chaves, besteak beste.
Ibilbide menditsua
Ibilbideak zeresana emango du egunero, eta mendiak garrantzi handia dauka. Guztira, 3.290 kilometro egingo dituzte, eta 21 etapetatik zortzi mendate baten gainean amaituko dira.
Azken etapa irailaren 15ean jokatuko dute, Madrilen, eta orduan jakingo dugu zeinek ahrtuko duen Simon Yates iazko irabazlearen lekua.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa