18:18

Txirrindularitza

BinckBank Tour, 6. etapa

Wellensek lidergoari eutsi dio Beneluxeko Itzuliko azken txanpan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Filippo Ganna italiarra gailendu da azken aurreko etapako 8,3 kilometroko erlojupekoan, zeina La Haya hiri holandarrean hasi eta bukatu den.

  • Tim Wellens txirrindularia. Argazkia: EFE

    Tim Wellens txirrindularia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lotto-Soudal taldeko Tim Wellens belgikarrak lidergoari eutsi eta berau sendotzea erdietsi du Beneluxeko Itzuliko azken txanpan. Bestalde, Filippo Ganna italiarra gailendu da azken aurreko etapako 8,3 kilometroko erlojupekoan, zeina La Haya hiri holandarrean hasi eta bukatu den. 

Marc Hirschirekiko lau segundoko aldearekin ekin dio Wellensek jardunaldiari, baina bikoiztu egin du aldea, erlojupekoa hamargarren helmugaratu da, 9:36 minutuko denborarekin, irabazleak baino 20 segundo gehiagora.

Tim Wellensek jakin badaki zer den Itzulia irabaztea, izan ere, 2014an eta 2015ean bera izan zen garaile. Bi segundoko aldea gutxitu du Lauren De Plus txirrindulariarekiko, zeina hirugarren den sailkapen orokorrean Lotto-Soudal taldeko txirrindulariarekiko 12 segundotara.

Azpimarragarri dugu ere, bosgarren postuan helmugaratu den Ivan Garcia Cortinak (Bahrain Merida) sailkapen orokorrari adio esan behar izan dio Gannarekiko 27 segundotara iritsi ondoren.

Beneluxeko Itzuliko azken etapa izango dute txirrindulariek hurrengo jomuga, 178 kilometroko ibilbideari egin beharko baitiote aurre, Sint-Peters-Leeuw eta Geraardsbergen artekoa, Bosbersg eta Kapelmuur igoera ezagunak izango dituztelarik medio.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena