Txirrindularitza
Hiru denboralditarako
Erredakzioa
Mallorcako txirrindulariak Deceuninck-Quick Step taldea utzi, eta hiru urterako kontratua sinatu du Movistarrekin.
Enric Mas, Arraten lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Movistar taldeak Enric Mas fitxatu du datozen hiru denboraldietarako, Eusebio Unzuek zuzentzen duen taldeak ostegun honetan jakinarazi duenez. Masek 24 urte ditu, aurten lehen aldiz parte hartu du Tourrean. Mallorcako txirrindularia Deceuninck-Quick Step taldetik iritsi da Movistarrera.
2019ko Tourrean, gazteen sailkapenek0o liderraren elastiko zuria eraman zuen Tourmaleteko etapan, eta hirugarren amaitu zuen sailkapen horretan. Gainera, hainbat etapatan eta azken hiru etapetara arte liderra izan zen Julian Alaphilipperen taldekidea izan zen Frantziako Tourrean.
Enric Masek bigarren postuan amaitu zuen 2018ko Espainiako Itzulia, eta horixe da Artako (Mallorca) txirrindulariak orain arte erdietsitako lorpen handiena, Pirinioetako etapa baten lortutako garaipena gehituta.
Mas, Contador Fundazioan ibili zen, 2015ean Deceuninck-Quick Step taldeak fitxatu zuen arte.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa