11:35

Txirrindularitza

74. ekitaldia

2019ko Espainiako Itzuliko profilak eta etapak

eitb.eus

Taldekako erlojupeko batek emango dio hasiera abuztuaren 24an Espainiako Itzuliko ekitaldi berri bati, eta bertan euskal errepideek protagonismoa izango dute.

  • Pelotón de ciclistas.

    Pelotón de ciclistas. Foto: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Itzuliko 74. ekitaldia Torreviejatik aterako da abuztuaren 24an eta irailaren 15ean iritsiko da Madrilera.

Ibilbideak aldapa gora amaituko diren zortzi etapa izango ditu. Horietako lau Lehen Mailako mendateetan bukatuko dira eta beste bi, Maila Berezikoetan. Gainerako hirurek hirugarren mailako mendateak izango dituzte protagonista azken metroetan.

Euskal Herriko errepideek lasterketa hartuko dute zenbait egunez. Horrenbestez, lasterketako hamaikagarren etapa, irailaren 4an jokatuko dena, Donapaleutik (Nafarroa Beherea) atera eta Urdazubira (Nafarroa) helduko da.

Biharamunean, irailaren 5eko ibilbideak Nafarroako Zirkuituan (Los Arcos) izango du abiapuntua, eta txirrindulariek Bilbon izango dute helmuga, 175 kilometro egin eta gero.

Halaber, hurrengo egunean, irailaren 6an, Bizkaiko hiriburuak hamahirugarren etapako irteera hartuko du. San Mames zelai barrutik aterako da, hain zuzen ere, eta tropelak Kantabria aldera egingo du bertatik, Los Machucos gainean amaituko den etapari ekiteko.


ETAPEN PROFILAK
 
1. etapa: Salinas de Torrevieja > Torrevieja
Noiz: Abuztuak 24 | Distantzia: 18 km | Mota: Taldekako erlojupekoa
2019ko Espainiako Itzuliko 1. etaparen profila. Argazkia: La Vuelta
 
------------------------------
 
2. etapa: Benidorm > Calpe
Noiz: Abuztuak 25 | Distantzia: 193 km | Mota: Gorabeheratsua
 
------------------------------
 
3. etapa: Ibi > Alicante
Noiz: Abuztuak 26| Distantzia: 186 km | Mota: Laua
 
------------------------------
 
4. etapa: Cullera > El Puig
Noiz: Abuztuak 27 | Distantzia: 177 km | Mota: Laua
 
------------------------------
 
5. etapa: L' Eliana > Javalambreko Behatoki Astrofisikoa
Noiz: Abuztuak 28| Distantzia: 165,6 km | Mota: Menditsua
 
------------------------------
 
6. etapa: Mora de Rubielos > Ares del Maestrat
Noiz: Abuztuak 29 | Distantzia: 196,6 km | Mota: Gorabeheratsua
 
------------------------------
 
7. etapa: Onda > Mas de la Costa
Noiz: Abuztuak 30 | Distantzia: 182,4 km | Mota: Menditsua
 
------------------------------
 
8. etapa: Valls > Igualada
Noiz: Abuztuak 31 | Distantzia: 168 km | Mota: Gorabeheratsua
 
------------------------------
 
9. etapa: Andorra la Vella > Cortals d'Encamp
Noiz: Irailak 1 | Distantzia: 96,6 km | Mota: Gorabeheratsua
 
------------------------------
 
10. etapa: Jurançon > Pau
Noiz: Irailak 3 | Distantzia: 36,1 km | Mota: Banakako erlojupekoa
 
------------------------------
 
11. etapa: Donapaleu > Urdazubi
Noiz: Irailak 4 | Distantzia: 169 km | Mota: Mendi ertainekoa
 
------------------------------
 
12. etapa: Nafarroako zirkuitua > Bilbo
Noiz: Irailak 5 | Distantzia: 175 km | Mota: Mendi ertainekoa
 
------------------------------
 
13. etapa: Bilbao > Los Machucos
Noiz: Irailak 6 | Distantzia: 167,3 km | Mota: Menditsua
 
------------------------------
 
14. etapa: San Vicente de la Barquera > Oviedo
Noiz: Irailak 7 | Distantzia: 189 km | Mota: Laua
 
------------------------------
 
15. etapa: Tineo > Santuario del Acebo
Noiz: Irailak 8 | Distantzia: 159 km | Mota: Goi mendikoa
 
------------------------------
 
16. etapa: Pravia > Alto de La Cubilla. Lena
Noiz: Irailak 9 | Distantzia: 155 km | Mota: Goi mendikoa
 
------------------------------
 
17. etapa: Aranda de Duero > Guadalajara
Noiz: Irailak 11 | Distantzia: 199,7 km | Mota: Laua
 
------------------------------
 
18. etapa: Colmenar Viejo > Becerril de la Sierra
Noiz: Irailak 12 | Distantzia: 180,9 km | Mota: Goi mendikoa
 
------------------------------
 
19. etapa: Ávila > Toledo
Noiz: Irailak 13 | Distantzia: 163,4 km | Mota: Laua
 
------------------------------
 
20. etapa: Arenas de San Pedro > Plataforma de Gredos
Noiz: Irailak 14 | Distantzia: 189 km | Mota: Menditsua
 
------------------------------
 
21. etapa: Fuenlabrada > Madril
Noiz: Irailak 15 | Distantzia: 105,6 km | Mota: Laua
 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    22 22:00 - 23:15 PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena