09:45

Txirrindularitza

PORTUGALGO ITZULIKO 6. ETAPA

Hector Saezek denboraldiko zazpigarren garaipena ekarri dio Euskadi-Muriasi

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Mantxakoa hamaika txirrindulariz osatutako ihesaldiko indartsuena izan zen asteazkenean jokatutako seigarren etapan.

  • Hector Saez. Argazkia: EFE

    Hector Saez garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hector Saezek (Euskadi-Murias) irabazi zuen asteazkenean Torre de Moncorvo eta Braganza artean (189,2 km) lehiatu zen Portugalgo Itzuliko seigarren etapa.

Horrenbestez, bere taldeak dagoeneko bi garaipen bereganatu ditu lasterketa horretako aurtengo edizioan; izan ere, joan zen larunbatean, Mikel Aristi bergararrak lortu zuen podiumeko koska gorenera igotzea.

Astearteko atseden egunaren ostean, txirrindulariek euripean ekin zioten berriro jardunari. Etapan zehar hamaika lagunez osaturiko ihesaldi bat izan zen protagonista, azken kilometroetan murrizten joan zena.

Azkenerako, Saez izan zen indartsuena, eta haren atzetik sartu ziren Benjamin Perry (Israel Cycling) kanadarra, zazpi segundora, eta Txomin Juaristi (Euskadi Fundazioa) bizkaitarra, hamarrera.

Sailkapen nagusian, Gustavo Cesar Velosok (W52-FC Porto) lidertzari eutsi zion, nahiz eta erorikoa izan zuen egunean zehar.

Ostegun honetan, zazpigarren etapa korrituko dute txirrindulariek Braganza eta Montalegre artean (156,2 km). Jardunaldi menditsua izango da, lehiakideek hiru mendate igo beharko baitituzte: bigarren mailako bat eta lehen mailako bi. Hain zuzen ere, lehen mailako mendate horietako batean egongo da kokatuta helmuga (Serra do Larouco).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena