Txirrindularitza
Londresko Klasikoa
Agentziak | Erredakzioa
Italiarrak irabazi du Londresko Klasikoa, Prudential RideLondon-Surrey Classic lasterketa, esprintean Sam Bennett eta Michael Morkov mendean hartuta.
Elia Vivianik Londreseko Klasikoa irabazi du. Argazkia: @cyclingweekly
Elia Viviani italiarrak (Deceuninck-Quick Step) irabazi du Londresko Klasikoa, Prudential RideLondon-Surrey Classic lasterketa. Sam Bennett irlandarra (Bora-Hansgrohe) eta Michael Morkov danimarkarra (Deceuninck-Quick Step) bigarren eta hirugarren sailkatu dira, hurrenez hurren.
Alex Dowset britainiarrak (Team Katusha-Alpecin), Pascal Eenkhorn herbeheretarrak (Team Jumbo-Visma) eta Stan Dewulf belgikarrak (Lotto Soudal) eguneko ihesaldia osatu dute. Lehenengoak azkar kale egin du, bigarrenak tropela hurbil zegoenean gelditu da atzean eta hirugarrenak ia amaierara arte eutsi dio. Hala ere, 15 kilometroren faltan zapuztu da ihesaldia.
Lasterketa esprintean amaitu da berriro ere. Bertan, Elia Vivianik lortu du garaipena Buckinghameko Jauregiaren ondoan amaitu den lasterketan.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa